Gaur, urriak 5, jarriko da abian urriak 21ean ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurre kanpaina.
Escaños en Blanco / Aulki Zuriak –etik eskatuko genieke kanpainan parte hartuko duten guztiei, diseinatu ziren eredura fidelak izan daitezela jarrerari dagokionean. Alderdiek eman dezatela zehatz-mehatz beren programaren berri. Komunikabideek eman dezatela eman beharreko informazioa anitztasunez, giza eta politikoa, eta neutraltasunez.
Euskadiko eta estatu osoko sistema demokratikoak birgeneratze baten beharra du, bizikidetasun berri baten oinarriak sendotze aldera, guztiak gara beharrezkoak, eta anitztasunari eta historiari zor diogun errespetuagatik, elkarrizketarako bideak eraiki behar ditugu gizartearen antokaketarako beharrezkoak diren gai guztietarako.
Gaur egun, hauteskunde legeak galerazi egiten du Euskadin bizi diren pertsona GUZTIEK, dituzten aukerek oihartzuna izatea hauteskundeetako emaitzetan, eta ondorioz parlamentuaren osaketan.
Escaños en Blanco / Aulki Zuriak alternatiba bat da. Hauteskunde legean jasotzen diren aukerak osatzen dituena. Libreki, demokratikoki eta eraikitzaile senarekin hartutako erabakiak eta aurkeztutako hautagaitzak alde batera utzita, Escaños en Blanco / Aulki Zuriak hautatu eta guztien parte hartzearekin eraikiko den euskal gizarte hori bultzatuz, kontrako iritzi horiek ere kontutan hartuta.
Escaños en Blanco / Aulki Zuriak datorren Urriak 21ean presente egongo da Euskadi osoan, euskal gizarteari lehen aldiz boto zuria zenbagarria izateko aukera eskainiz.
Escaños en Blanco / Aulki Zuriak, puntu bakarra du bere programan: hauteslek boto zuria emateko eskubidea bermatu eta boto hau legalki zenbagarria izatea, eta horrela hauteskundeen emaitzetan eragina izan eta ondorioz dagozkion aulkiak hutsik geratzea bideratuz. Honek argi eta garbi erakutsiko duelako, hauteslearen babes eza dauden alderdiekiko.
Komunikazio saila
Escaños en Blanco /Aulki Zuriak