PRENTSA OHARRA
Bilbon, 2012ko irailaren 20an.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Escaños en Blanco / Aulki Zuriakeko administratzaile orokorra den Rubén Cuñadok jakinarazten duenez, hautagai-zerrendak hiru barrutietan (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia) aurkeztu dira eta Hauteskunde Batzorde Probintzialen onespena jaso dute. Zerrendak irailaren 15ean aurkeztu zituzten.
Escaños en Blanco / Aulki Zuriak Euskal Autonomia Erkidego osoan egongo da urriaren 21ean, lehen aldiz euskal herritarrek boto zuria emateko aukera edukiko luke eta horrela boto zuriak aulki huts bihurtzeko aukera egongo litzateke.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara auzkezten den lehen aldia izan arren, Escaños en Blanco / Aulki Zuriak alderdiak Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan parte hartu zuen Bizkaiko probintzian. Hauteskunde hauetan, Escaños en Blanco / Aulki Zuriak alderdiak Diputatuen Kongresurako botoen %0’45 lortu zuen eta Senaturako bi hautagaiek %0’87 eta %0’74 lortu zuten hurrenez hurren. Datu hauek parlamentuz kanpoko alderdi handienen artean kokatu dute Escaños en Blanco / Aulki Zuriak.
Aulki Zuriak / Escaños en Blanco-k puntu bakar bat dauka hauteskunde-programan: edozein herritarrek edozein herritarrek boto zuria emateko duen eskubidea Haustekunde Legean agertzea, boto hori legalki zenbatua izatea eta hauteskundeen emaitzetan eragina izatea, hautagaiei egokitutako aulkiak hutsik utziz. Horrela, zehatz-mehatz adieraziko litzateke hauteskundeetara aurkeztutako alderdiek duten babes eza.
Komunikazio Saila
Escaños en Blanco /Aulki Zuriak