Pasa den martxoaren 5ean, Escaños en Blanco/Aulki Zuriak partiduak bere proposamena aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarraren aurrean , eta 75 gutun bidali dira, parlamentariei zuzenduta. Gure ustez proposamen honek adierazten du gutxienez Eb/Az partiduari botoa eman dioten 11.480 pertsonen pentsaera. Hau bezalako idatziak estatu osoan aurkezten ari dira, eta gutxienez 97.706 pertsonen pentsaera erakusten dute (iragan diren hauteskunde orokorretan boto kopurua), eta badaude gure proposamena ezagutzen ez dutenen artean atxikitutako dokumentuari babesa emango lioketela. Etorkizun hurbilean hau guztia lortzeko ekingo diogu, eta burutu ahal izateko pertsona gehiago gurekin bat egitea espero dugu.
Eusko Legebiltzarreko Bozeramaileen Presidente eta Batzordeari
Iragan azaroaren 20an Eusko Legebiltzarreko X. legealdia abiatu zen. Bertan formalki ordezkaturik daude sentsibilitate politiko guztiak, hiritarrek emandako botoen arabera.
Azken hauteskundeetan Escaños en Blanco / Aulki Zuriak alderdiak ere parte hartu zuen eta emandako botoen %1a baino gehiago lortu zuen, Eusko Legebiltzarretik at diren indarretatik, lehenetarikoen artean kokatuz.
Ezagutuko duzuen moduan, gure proposamena oso erraza da: hiritarrek zuri botatzeko duten eskubidea hauteskunde-legean ezartzea, eta botoek ordezkaritza izatea legebiltzarrean, dagokigun kasuan, eskainu zurien bidez.
Orain arte, boto zuriek ordezkaritza-anomalia bat adierazi izan dute. Boto zuriekiko, sistema politikoak ez ikusiarena egiten du, eta estatistikoki bakarrik aintzakotzat hartuak dira, gutxieneko %3 edo 5 horren kalkulurako, prozesu elektoralaren arabera dagokion eskainua lortzeko. Eta hori, boto zuriek adierazten dutena beste botoek adierazitakoa bezain bidezkoa izan arren.
Azkenaldian, aspektu honetan zein bestetan hauteskunde-legearen erreformak babes sozial handiagoa metatzen ari da. Ordezkapen-sistemaren hainbat ezaugarriekiko atsekabea eta sumindura sakon sartu dira hiritarrengan. Eta errealitate hau, halabeharrez eztabaida-parlamentarioan txertatu beharrekoa da, gure erakundeen kalitatea eta errendimendua hobetu nahi badugu.
Gure proposamena erabat demokratikotzat jotzen dugu irmoki eta bere xedea herritarrak doitasun handiagoaz ordezkatuak izatea baino ez da, sistema politiko demokratikoago, eraginkorrago eta dinamikoagoa erdiesteko asmoz.
Hiritarren eskaerari erantzuna ematean datza, benetan subiranoak diren erakundeak eduki ahal izateko.
Hain bidezkoa den ekimenaren aurka, zein zio eduki lezake inork, bere interes propioa ez bada?
Hau guztiagatik, hauteskunde-legearen erreforma serioski aintzat har dezazuen eskatzen dizuegu. Eta gure proposamena sakonki ezagutzera gonbidatzen zaituztegu http://escanos.org/sobre-nosotros/documentacio-interna.
Horrela, legegintzaldi honen zehar hiritarren eskubide honen betekizuna lortzea espero dugu: boto zuri bat, legebiltzarrean ordezkaritza izango lukeena. Horrekin, zuri botatzen duen hiritar orori indarrean dagoen hauteskunde-legeak eragiten dion bazterketa eta diskriminazioa gaindituko litzateke.
Adeitasunez,
Escaños en Blanco / Aulki Zuriak
http://escanosenblancoeuskadi.org/
http://www.escanos.org/
euskadi@escanos.org