facebook
twitter
email
  • Aulki Zuriak
  • Hauteskunde programa
  • Maiz egiten diren galderak
  • Lagundu
  • Prentsa gela
  • Media
  • Kontaktua

Aulki Zuriak partiduak 2014ko Europar hauteskundeetara aurkeztuko dela iragartzen du

November 19, 2013
by webmaster
0 Comment

Aulki Zuriak partiduak jarduten eta aldarrikatzen duen legez, Italiako Movimento 5 Stelle-ko buruak, Beppe Grillo, izandako hauteskunde emaitzagatik dagokion diru publikoari uko egingo diola iragarri du, eta gainontzeko burukide politikoei gauza bera egiteko exijitu die, batez ere Partito Democratico-aren buruari, Pierluigi Bersani. Horrelakorik ez da inoiz gertatu italiar politikan, Europan gauzak aldatzen ari diren seinale da, eta ez du bakarrik agerian uzten Europako hiritarrak oraingo krisialdiarekin ez daudela batere konforme, baizik eta gai direla betiko partidukrazia europarrari aurre egiteko.

Hori ez da kasu bakarra, Aulki Zuriak partiduak azpimarratu nahi du gurea bezalako beste alderdi batzuk badaudela Europan zehar, esate baterako Frantziako Parti du Vote Blanc, eta antzerako partiduak Erresuma Batuan, Belgikan eta Herbehereetan, eskainu hutsen bidez jendearen atsekabea erakustea dute helburu.

Aulki Zuriak-en estrategia aldarrikatuz, hau da, lortzen diren eskainuak hutsik uztea eta diru laguntza guztiei uko egitea, 2014ko maiatzaren 25eko europar hauteskundeetara aurkeztuko garela iragarri nahi dugu, eta benetako sufragio unibertsala lortzeko Historiako lehenengo partidua izateko etengabeko ahaleginak egingo ditugu.

Egileari buruz
Banatu

    Komentatu Cancel reply

    *
    *

    Gizarte-sareetan jarrai gaitzazu!

    Share on Facebook
    Facebook
    Tweet about this on Twitter
    Twitter
    Email this to someone
    email

    Prentsa gela

    • Prentsa oharrak
    • Dokumentazioa
    • Ikus-entzunezko materiala
    Escons en Blanc Website
    Escanos en Branco Website
    Escaños en Blanco Website
    Kontaktua  ·  Guneko mapa  ·  Lege Oharra  ·  Política de Privacidad  ·  Política de cookies
    © Escaños en Blanco / Escons en Blanc / Aulki Zuriak / Escanos en Branco 2010-2020
    Licencia Creative Commons Atribución-NoComercial 4.0 Internacional