Jada, esan dezakegu hurrengo hauteskunde orokorretan lehiatu ahal izango dugula. Aulki Zuriak – Escaños en Blanco alderdiak 665 abal edo sinadura lortu ditu.
Lan itzela egin behar izan dugu azken asteetan sinadura horiek bildu ahal izateko. Alderdi handiek, profesionalizatuek, ez dute ahalegin hau egin behar izan, hauteskunde legea euren alde baitute.
Boluntarioki aritzen garenok, sosik kobratu gabe, kalean aritu gara sinadurak biltzen. Batzuk lan kontuak erdizka utzi ditugu, beste batzuk opor egunak erabili ere bai, gehienok familia erantzukizunak.
Banan bana eskertu nahi ditugu 665 pertsona horiek. Mila esker guztioi, bihotzez. Zuei esker hautets-mahaietan Aulki Zuriak – Escaños en Blanco alderdiaren presentzia bermatua izan da, zuei esker demokraziak irabazi du.
Luismari Ormaetxea Santsiñena – Senatarigaia (Aulki Zuriak – Escaños en Blanco)
Luis Garcia Molina – Senatarigaia (Aulki Zuriak – Escaños en Blanco)
Daniel Lizarralde Aguirre – Batzarkidea (Aulki Zuriak – Escaños en Blanco)