Escaños en Blanco – Aulki Zuriak alderdiak, Marea Ciudadanak estatuko hiri nagusietan otsailaren 23ko deialdiari erantzunez, bere agerraldia baieztatzen du.
Aulki Zuriak-en manifestuaren puntu batek, ondoko gogoa adierazten du:
“Gaur egungo politikari eta alderdi politikoei deia egitea, beren zeregina errespetu eta arretaz egiteko, hiritarrok benetan parte hartuko dugun gobernu eta lege ekimenak sortzeko, lau urtero botu emateaz gain“.
Gizartearen %35a legebiltzarrean ordezkaturik ez dagoela kontuan hartuz, nahiz eta %5,82ak (650.981 lagun) botoa emateko eskubidea gauzatu duen arren, erraz justifika daiteke edozien hiritar-mobilizazio, presio neurri bezala klase politiko osoari zuzendua. Ekimen honek bat egiten du Aulki Zuriak-en manifestuaren beste puntu batekin:
“Gaur egungo politikariekin ados ez gauden hiritarron iritzia eta politikari hauek inolaz ere ordezkatzen gaituztela erakustea”
Gure ustez, otsailak 23ko hiritar-marea ez da gobernuak agertutako neurrien aurrean protestatzeko soilik. Baizik eta klase politikoaren aurrean, hirtitarrak pairatzen dituzten benetako arazoetatik urrun bizi direla.
Ez-ordezkatuak direnen alderdi politikoak, zeinaren programaren puntu bakarra eskainua ez hartzea eta sortutako gastuei muzin egitea baiten, modu honetan bat egiten du mobilizazioarekin, eta bere afiliatu eta lagun guiztiei dei egiten die, hiri guztietan bat egin dezaten.
Pasa den martxoaren 5ean, Escaños en Blanco/Aulki Zuriak partiduak bere proposamena aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarraren aurrean , eta 75 gutun bidali dira, parlamentariei zuzenduta. Gure ustez proposamen honek adierazten du gutxienez Eb/Az partiduari botoa eman dioten 11.480 pertsonen pentsaera. Hau bezalako idatziak estatu osoan aurkezten ari dira, eta gutxienez 97.706 pertsonen pentsaera erakusten dute (iragan diren hauteskunde orokorretan boto kopurua), eta badaude gure proposamena ezagutzen ez dutenen artean atxikitutako dokumentuari babesa emango lioketela. Etorkizun hurbilean hau guztia lortzeko ekingo diogu, eta burutu ahal izateko pertsona gehiago gurekin bat egitea espero dugu.
Esker ona bidali die postaz Aulki Zuriak-ek (Eb-Az), hauteskunde-zerrendetan izan diren 90 lagunei – ordezkoak barne -. Hauek Aulki Zuriak-en hautagaitza EAEko iragan hauteskundeetan aurkeztea lagundu dute. Guzti hauen parte hartzearekin kontatzea espero dugu, baita beste askorekin ere, etorkizuneko hauteskunde prozesuetarako. Aulki Zuriak-ekin eskainuak hutsik uztea posible da, ordezkatzen ez gaituzten kargu politikoak aurreztuz. Informazio gehiagorako, emaila euskadi@escanos.org
ADD_BUTTON_CONTENTGaur, urriak 5, jarriko da abian urriak 21ean ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurre kanpaina.
Escaños en Blanco / Aulki Zuriak –etik eskatuko genieke kanpainan parte hartuko duten guztiei, diseinatu ziren eredura fidelak izan daitezela jarrerari dagokionean. Alderdiek eman dezatela zehatz-mehatz beren programaren berri. Komunikabideek eman dezatela eman beharreko informazioa anitztasunez, giza eta politikoa, eta neutraltasunez.
Euskadiko eta estatu osoko sistema demokratikoak birgeneratze baten beharra du, bizikidetasun berri baten oinarriak sendotze aldera, guztiak gara beharrezkoak, eta anitztasunari eta historiari zor diogun errespetuagatik, elkarrizketarako bideak eraiki behar ditugu gizartearen antokaketarako beharrezkoak diren gai guztietarako.
Gaur egun, hauteskunde legeak galerazi egiten du Euskadin bizi diren pertsona GUZTIEK, dituzten aukerek oihartzuna izatea hauteskundeetako emaitzetan, eta ondorioz parlamentuaren osaketan.
Escaños en Blanco / Aulki Zuriak alternatiba bat da. Hauteskunde legean jasotzen diren aukerak osatzen dituena. Libreki, demokratikoki eta eraikitzaile senarekin hartutako erabakiak eta aurkeztutako hautagaitzak alde batera utzita, Escaños en Blanco / Aulki Zuriak hautatu eta guztien parte hartzearekin eraikiko den euskal gizarte hori bultzatuz, kontrako iritzi horiek ere kontutan hartuta.
Escaños en Blanco / Aulki Zuriak datorren Urriak 21ean presente egongo da Euskadi osoan, euskal gizarteari lehen aldiz boto zuria zenbagarria izateko aukera eskainiz.
Escaños en Blanco / Aulki Zuriak, puntu bakarra du bere programan: hauteslek boto zuria emateko eskubidea bermatu eta boto hau legalki zenbagarria izatea, eta horrela hauteskundeen emaitzetan eragina izan eta ondorioz dagozkion aulkiak hutsik geratzea bideratuz. Honek argi eta garbi erakutsiko duelako, hauteslearen babes eza dauden alderdiekiko.
Komunikazio saila
Escaños en Blanco /Aulki Zuriak
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
ACEPTAR