Aulki Zuriak, demokratikoki aktiboak diren hiritar batzuen eskaera bati erantzuna emanez sortu da. Egungo alderdi politikoetatik bakar bat ere ez duelako haien burua ordezkatzen, boto zuri ematera, abstenitzera edo baliogabe bozkatzera behartuta daude. Aukera hauek era sinbolikoan zenbatuak diren arren, praktikan ez dute eskainuen banaketan eragiten eta hautesleriaren parte bat joko demokratikotik at uzten dute.
Horregatik, sisteman barneratzen gara, hauteskundeetan beste hautagaitza bat bezala aurkeztuz, eta programan puntu bakar bat dugula: eskuratzen ditugun eskainuak hutsik uztea, edozein motatako ordainsari edo diru-laguntzari uko eginez. Era honetan, Aulki Zuriak-en bidez, ados ez daudenen boto horiek parlamentuan zenbatuko dira hiritar guztien borondatearen isla zehatz bezala.
Aulki Zuriak-en oinarrizko lau puntuak:
1 |
Puntu bakarra programan: eskainua hutsik uztea |
2 |
Karguari uko egiten diogunez, ez dugu ez soldatarik ez diru-laguntzarik jasotzen |
3 |
Bide eraginkorra da, gizartearen ondoezari balorea emateko eta ikusgai egiteko, eta era berean hau parlamentuan ordezkatua egon dadin era ofizial eta argianHorrela ekiditen da, protestatzeko normalean egiten diren ekimenen – kale manifestazioak edo hauteskundeetako abstentzioa –besteei komeni zaien moduan interpretatzea. |
4 |
Beste ikuspuntu batetik ikusi nahi baduzu, hau da zure botoaren indarraz baliatzeko era bat, politikoak instituzioetatik kanporatzeko. |
Gehiago jakin nahi?