Botoa emateko eskubidea dutenen %30-50 bitartekoak, ez du inoiz ordezkaritzarik izango, gure hauteskunde-sistemaren arabera.
Baina hautesleriaren sektore honen ordezkaritza parlamentarioa ahalbidetzeko eskainu hutsen bidez, aspaldi abiatu zela Europa osoan.
Hain zuzen, Espainian, duela 10 urte baino gehiago beste alderdi batzuek, edo mugimendu batzuek MCxVBC (Movimiento Ciudadano por el Voto en Blanco Computable) kasu, hobekuntza hau aldarrikatzen dutela. Aldarrikapen hau, demokraziaren beste hainbat aldarrikapen nagusirekin lotu daiteke, hala nola sufragio unibertsala. Izan ere, hiritar guztiek bozkatzeko eskubidea eduki arren, boto guztiek ez dute balio bera.
Aulki Zuriak Katalunian sortu zen 2010ean, eta aipatu prozesuan zehaztasunera jotzea erabaki zen, hau da, hauteskunde-legearen aldaketa aldarrikatzea, eskainu hutsek boto berezi bat ordezka dezaten. Erreforma hau gauzatzen ez den artean, Aulki Zuriak alderdiak, aldarrikapen hau obratu du, jasotzen dituen botoak eskainu hutsak bilakatuz. Hau demokrazia birsortzeko eta azken hamarkadetan ageri izan diren akatsetatik babesteko tresna garrantzitsuena bilaka daiteke.
Aulki Zuriak babestu eta aurrera daramana, mugarik ez duen xede unibertsala delako. Hauteskunde-legeak hiritarrek duten eskubidea errespetatu behar du, eskaintzen zaizkien aukeren artean bat ere ez hautatzeko eta aldi berean demokraziatik baztertuak ez izatea.
Eskubide hori aitortzeko asmoz jaio da Aulki Zuriak, eta gizarteari eskaintzen dio bere desadostasuna azaldu ahal izatea boto eraginkor eta baliagarri baten bidez, parlamentuen baitan banatzen diren eskainuetan kontuan hartuko dena.