Hiritar askok klase politikoarekiko ondoeza sentitzen dugu. Maizegi aurkezten zaizkigu benetan arduratzen gaituzten egoerekiko urrun dauden debate antzuak, mamirik gabeko mezuz beteak diren hauteskunde kanpainak, emandako hitza sistematikoki eta inolako lotsarik gabe betetzen ez dutela.
Diru publikoaren kudeaketa arras txar baten ondorioak pairatzen ditugu, eta honekiko inork ez du erantzukizuna onartzen. Erabilita sentitzen gara, gutaz lau urtean behin bakarrik gogoratzen direnean. Aldiro, haien arteko irainak eta deskalifikazioak entzun behar izaten ditugu, zinegotzigoak, aholkularitzak eta ministerioak banatzeko azkar ahazten direnak. Indargabe ikusten dugu geure burua, aukera aniztasuna zokoratzen denean, betiko alderdien pribilegioak mantenduz. Funtsean, nazkatuta gaude adarra jotzen ari zaizkigula sentitzeaz.
Egoera honen aurrean, hiritar askok beren ondoeza adierazi nahi izan dute boto zuriaz, boto baliogabeaz edo abstentzioaz. Aukera hauek ordea, eraginik gabekoak izan dira bi arrazoi hauengatik:
- 1] Hedabideetan izandako eragin eskasa, nahiz eta lortu izan diren emaitzak kontuan izatekoak diren.
- 2] Bere definizio eza, araudi elektoralak ez dielako ordezkaritzarik ezta esanahi zehatzik ematen aukera hauei. Honek dakarrena da, edozein dela eman nahi zaion esangura, beste esanahi posibleekin nahasi eta galtzea - zigor botoa, adostasunezko botoa, axolagabetasuna, zalantza, ahaztea, eskakizun politikoa etab.
Egoera honen aurrean erantzun bat eskaintzeko asmoz, hiritar talde batek hauteskundeetan aurkeztea erabaki du, lor litezkeen eskainuak hutsik uzteko asmoz, hortik eratorritako edozein ordainsariri uko eginez.
Ekimen honekin nahi duguna da:
- a] Ikusgai egitea, zalantzarik gabe, gizartearen parte garrantzitsu baten ondoeza, klase politikoak ez dutela ordezkatzen sentitzen dutenek.
- b] Hedabideen eta orokorrean gizartearen arreta jasotzea, ekimen berritzaile eta original baten bidez eta era berean demokratikoa dena. Gure ordezkaritza sistemaren defizita hizpide duen debate publikoa sortzea.
- c] Klase politikoa eta beren alderdiak presionatzea, esfortzu handiago egin dezaten beren jarrera etikaz eta errespetuz egin dezaten. Lau urtean behin diren hauteskundeen haraindian, hiritarren parte hartzea sustatuko luketen gobernu eta lege-ekimenak sustatuz.
Prozesu honen amaierak, hauteskunde-legearen aldaketa beharrezko baterantz jo beharko luke. Honen helburua litzateke, hautesleei ondoko eskubidea onartzea: politikarien lanarekin ados ez eta, hauteskunde zerrendetan asetzen ez dien proposamenik topatzen ez duten hiritar demokratei boto esklusibo bat eman ahal izatea. Boto hau beste hautagaitza bat bezala kontuan hartu beharko litzateke, eta ordezkaritza lortuz gero, eskainu hutsen bidez gauzatuko litzateke.
Aulki Zuriak-ek argiki defendatzen du, dagokion berregituraketa baten ondorioz, boto zuria izan dadila funtzio hau bete beharko lukeena. Ulertzen baitu hau dela aukera natural eta egokiena, hiritar asko direlako jada beren desadostasuna bideratzeko boto zurira jotzen dutenak.
Aulki Zuriak bere burua desegingo du, helburu hau lortua denean.