Aulki Zuriak ordezkatuak ez daudenen alderdia da.
Boto zuria ematen baduzu, zein baliogabea edo botatzen ez baduzu ere, politikoek erabaki hori beren onurarako erabiltzen dute. Eskainu guztiak beren artean banatzen dituzte, zu aintzat hartu gabe eta zu ados egon ez arren. Aulki Zuriak-en egiten duguna da, zure botoari balorea ematea eta inork berarentzat ez hartzea.
Aulki Zuriak-en ez baitugu eskainua okupatuko, hutsik geldituko da legegintzaldi osoan, bide batez ikusgai eginez egungo hautes-legeak baztertzen dituenak.
Eskainu hutsek ez dute dirua kostatzen, ez dute inoren hitza bahitzen, ez dute inor engainatzen, eta oposizio erreal bat ordezkatzen dute. Hain erreala den, ordezkatzen ez zaituen politiko bati kentzen diola bere postua, bere kargua eta bere soldata.
Ez da utopia. Proposamen sendoa da.
2010ean sortua, Aulki Zuriak alderdia, bozkatzeko aukera sendoa da.
Parlamentuz kanpoko lehenengo indarra gara Asturiasen, bigarrena Galizian, baina hoberena da Katalunian lortu dugula jada, hiru zinegotzi-eskainu hutsik utzita.
- 2 zinegotzi gutxiago Foixàn (Girona)
- Zinegotzi bat gutxiago Gironellan (Bartzelona)
Presio politikorako tresna baliagarria.
Aulki Zuriak alderdia benetako oposizio aktiboa egiten du, eta hiritar-presiorako tresna eraginkorra da.
Izan ere, gure ordezkari politikoek gehien baloratzen dutena, beren lanpostua da. Eskainu huts bat, parlamentuen baitan figura bizi eta deserosoa delako. Ondoezaren presentzia jarrai eta etengabekoa da legegintzaldi osoan zehar, ordezkaritza nabari eta ustelezina. Beste ordezkariekiko etengabeko mehatxua, hurrengo eskainu hutsa haiena izan baitaiteke.
Gardentasuna eta diru publikoa aurreztea.
Hiritar talde batek osatzen du alderdia, demokraziaren onurarako musu-truk lan egiten duena.
Aulki Zuriak-en ez da soldatarik jasotzen, eta diru-laguntza publikoei uko egiten zaie, hauteskunde-batzordeari ez baitzaio bankuko kontu zenbakirik ematen, era honetan ezinezkoa delako dirurik jasotzea. Gainera alderdia bere afiliatuen lanak eta ekarpenek hornitzen dute, baita ere hiritarren diru-laguntza puntualek, bere kontuak era publikoan eta guztiz gardenean azalduz.
Demokrazia osasuntsua. Benetako sufragio unibertsala.
Pertsona guztiek bozkatzeko eskubidea dutelako. Aulki Zuriak-en benetako sufragio unibertsala gauzatzen dugu.
Bizi dugun errealitatea ondokoa da: pertsona guztiek bozkatzeko aukera dute, arraza, sexu edo erlijio diskriminaziorik gabe, baina boto guztiek ez dute balio berdina. Egun, bere burua ordezkatua sentitzen ez duen hiritarrak, abstentzioa, boto zuria eta boto baliogabea erabiltzera behartuta dago, eta boto hauek ez dira inoiz ordezkatuak izango parlamentuan. Aulki Zuriak-en hautagaitzak hauteskundeetan, diskriminazio hau desagerrarazten du, ondoezaren botoari balioa emanez, eskainu hutsak bilakatuz, politikoak instituzioetatik kaleratuz, eta parlamentuak errealitate sozialaren isla zehatzagoa bilakatuz.