facebook
twitter
email
  • Aulki Zuriak
  • Hauteskunde programa
  • Maiz egiten diren galderak
  • Lagundu
  • Prentsa gela
  • Media
  • Kontaktua

Lagundu

Aulki Zuriak-en elkarlanerako modu asko daude. Agian, ekarpenik garrantzitsuena denen eskura dagoena da , hau da, gure ideia hedatzea demokrazia indartzen lagunduz.

Ideia atsegin bazaizu, azal iezaiozu ahal beste pertsonari. Geure burua ezagutzera ematea lanik garrantzitsuena da. Hedapena, gizartearen ondoeza eta urruntasuna aintzat hartuak izan daitezen forma bakarra da, eta hala, eskainu hutsak izatera jo dezaten.

Zure iritzia ezagutu nahi dugu!

Doazkizun gaiei buruzko edozein iritzi jasotzea eskertzen dugu beti. Agian bururatu ez zaigun zerbait hobe genezake, edo agian iritzi, zalantza edo albisteren bat helarazi nahi zeniguke, ondoeza sentitzen duten pertsonei ahotsa ematen lagunduko dieguna. Ez ezazu zalantzarik eduki, hemendik idatz iezaguzu!

Informa zaitez

Hilero ospatzen dira bilera informatiboak, gure funtzionamendua, parte hartzeko modua eta Aulki Zuriak alderdiari buruz planteatzen diren edozein kontu jorratzeko. Emaila bidal iezaguzu, eta zurekin jarriko gara kontaktuan, bilera batean parte har dezazun.

Parte hartu

Agian gure lantaldeetan lagundu diezaiozuke, zure aisialdian gogoko duzun  lanen batekin. Webgunetik difusioan, kanpainetan firma bilketan, itzulpengintzan, ideietan…

Igor ezazu sarrera eskaera bat Facebooken dugun Escaños en Blanco – Aulki Zuriak-en talderen batean edo bidal egiguzu email bat zure asmoekin, eta zurekin jarriko gara kontaktuan, egitasmo hauetakoren batean zu integratzeko modua zehazteko.

Lagun gaitzazu geure burua mantentzen

Diru ekarpen batekin lagun diezagukezu, donazio moduan. Gure diru sarrera guztiak militantziaren kuota eta partikularren donazioetatik baino ez datoz. Eta diru hau mezua hedatzeko soilik erabiltzen da. Ez dago Aulki Zuriak Alderdiko kide edo laguntzailerik bere lanagatik kobratzen duenik. Gure kontuak guztiz gardenak dira, eta interneten ikusgai daude esteka honetan inolako tramiterik gabe.

Afilia zaitez

Inplikazio zuzenagoa nahi baduzu, politika duin baten aldeko bataila txiki honetan gurekin bat egitera animatzen zaitugu. Aulki Zuriak alderdi asanblearioa da, eta erabakiak Batzarrean bertan hartzen dira estatutuek adierazten duten bezala. Militantziak eskatzen du, besteak beste, batzarretan parte hartzea era fisiko zein birtualean, alderdiaren erabakietan parte hartzea, eta inplikazio ekonomikoa urteko 60€ kuota.

Aulki Zuriak-en afiliatzea suposatzen duenaz informazioa jaso nahi dut

Gizarte-sareetan jarrai gaitzazu!

Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter
Email this to someone
email

Aulki Zuriak facebook-en

Aulki Zuriak Twitter-en

Tweets por @escanosenblanco

Escons en Blanc Website
Escanos en Branco Website
Escaños en Blanco Website
Kontaktua  ·  Guneko mapa  ·  Lege Oharra  ·  Política de Privacidad  ·  Política de cookies
© Escaños en Blanco / Escons en Blanc / Aulki Zuriak / Escanos en Branco 2010-2020
Licencia Creative Commons Atribución-NoComercial 4.0 Internacional