Ziur al da Aulki Zuriak Alderdiak ez dituela eskainuak okupatuko?
Hiru zinegotzi lortu ditugu jada, eta hutsik utzi ditugu esaten dugun bezala. Orain arte %100ean bere hauteskunde-programa bete duen alderdi bakarra gara.
Aulki Zuriak-en atzean dauden pertsonak, duela urte asko egitasmo honetan lanean dauden pertsonak dira, eta talde bezala, bere zintzotasunaren eta eskainua ez hartzearen konpromisoaren bermea dugu.
Puntu bakarra dugu gure programan. Gure lan eta esfortzu guztiak zentzua du, baldin eta eskaintzen dugun hori zaintzen badugu. Gure kasuan biziraupen kontua da gure konpromisoaren betekizuna. Ahalegin bizia egiten dugu konpromiso hau gure lanaren muina izan dadin, hiritarrei konfiantzazko pertsonez osatutako hautagai-zerrendak eskainiz, eta era berean gure jardueren gardentasun osoa erakutsiz.
Aulki Zuriak botatzeak, ez al da betikoek gobernatzen jarrai dezaten uztea? Zein oposizio mota da hau? Ez litzateke hobe izango eskainua okupatzea?
Seguruenik, oposiziorik eraginkorrena da.
Dauden arauekin haien interesen babesa parlamentuan bermatuta dagoela pentsatzen duten hiritarrek, badute dagoeneko alderdi politiko aukera zabal bat aukeratzeko.
Aulki Zuriak-en presentziak, berriz, beste hainbat hiritar ikusgai egitea ahalbidetzen du: botoa eskainua hutsik uzteko erabiltzea jokaera zentzudunena dela ulertzen dutenak, dugun egoera eta gure demokraziaren kalitatea kontuan izanik.
Aulki Zuriak alderdiari botoa emateak hiritarren espektro zabalari aukera berri bat ematen dio: boto zuriaren, baliogabearen eta abstentzioaren estatistika birtualak abandonatzea, eta eskainu huts moduko presentzia erreala erdiestea parlamentuaren baitan.
Uste osoa dugu presio formarik sendoenetakoa ondokoa dela: parlamentuetan boto mota berri bat txertatzea, politikoek gehien estimatzen dutena arriskuan jartzen duena: beren lanpostuak.
Uste osoa dugu halaber, etorkizuneko edozein irtenbide planteatu nahi bada, halabeharrez ondokoa jaso beharko duela: ahots kritikoei balorea eta espazioa ematea, baita egungo arauekin ados ez diren hiritarrei.
Eta ekinbide horretan dihardu Aulki Zuriak
3 edo 4 eskainu lortzeak… Zertarako balioko du?
Aulki Zuriak-en presentzia ez da bakarrik demokrazia kalitate azterketa bat, baita ere legegintzaldi osoan zehar irauten duen presentzia jarraitua, eskainu huts moduan, erakundeetatik kanporatuko politikari gisa, eta azkenik, aurrezte ekonomiko gisa, soldata gastuak, dietak, bidaiak, kotxe ofizialak eta abarrak aurreztuz.
Demokraziaren historian, lehenbiziko aldiz emango litzaioke balio bera hiritar guztien botoari. Motibo honengatik soilik, edozein hauteskunde emaitza ontzat ematekoa litzateke.
Egun, inongo alderdik bere burua ordezkatzen ez duela sentitzen duten hiritarrak baztertuta daude, eskeintzen baitzaie lege-iruzurra den boto mota (boto zuria, boto baliogabea). Hiritar hauen botoak ez du baliorik, ez du ere ordezkaritzarik jasotzen parlamentuan, ez die ere gainontzeko alderdiei eragozpenik edo presio neurririk eragiten beren jardueraren garapenean.
Aulki Zuriak-i botoa emateak, eskainu hutsak ekoizten ditu, berezko balioa ematen dio ordezkatuak ez dauden hiritarren botoari, gainontzeko hiritarren botoaren adinakoa; benetako sufragio unibertsala gauzatzen du, eta estualdian jartzen ditu gainontzeko alderdi politikoak eta sistema bera orokorrean. Horrela hauteskunde bakoitza, hiritarrek onartutako benetako erreferendum bilakatzen da.
Aulki Zuriak-ek iraungitze datarik al dauka?
Bai. Gure nahia prozesu hau abiatzea izan da, hauteskunde-legearen beharrezkoa den aldaketa batekin amaituko litzatekeena. Honen helburua litzateke, hautesleei ondoko eskubidea onartzea: politikarien lanarekin ados ez eta, hauteskunde zerrendetan asetzen ez dien proposamenik topatzen ez duten hiritar demokratei boto esklusibo bat eman ahal izatea.
Boto honek beste edozein hautagaitza bat bezala konputatua izan beharko luke, eta ordezkaritza lortuz gero, eskainu hutsen bidez gauzatuko litzateke. Aulki Zuriak alderdiak bere burua desegingo du, helburu hau lortua denean.
Aulki Zuriak botatzeak gutxiengoan dauden alderdiak kaltetzen ditu?
Ez. Estatistikoki, Aulki Zuriak alderdiaren eskainuek ez dute botere-oreka aldatzen, eta boto gehien jaso duen alderdiari eskainuak kentzen dizkio (ideologia kontuan izan gabe).
Aulki Zuriak alderdiak boto pare bat kentzen baditu, eta botoen gehiengoa duten alderdi bat edo bi badaude, litekeena da kendutako bi boto horiek gehien lortu dutenena izatea. Horregatik alderdiak zigortzeko tresnarik onena da. Galiziako kasuak azter ditzagun:
Galizia
Eman dezagun boto baliogabe guztiak, boto zuriak direla eta hauek konputatuak izatea – hau ez da %100ean ziurra, baina ordainean abstentzioan galdutako boto zuri posibleak baztertuko ditugu. Gainera, Aulki Zuriak alderdiak lortutako botoak gehituko ditut. Emaitza, hauteskunde-barrutien eta baztertze-atalaseen mugak mantenduz, ondokoa litzateke:
Coruña Lugo Orense Pontevedra Resultado real Resultado con Eb PP -1 = = -1 41 39 PSdeG = -1 = = 18 17 AGE = = = = 9 9 BNG = = = = 7 7 Eb +1 +1 = +1 0 3 Partido Popularrek 2 eskainu galduko lituzke, eta PSOEk 1. Beraz, kasu honetan Aulki Zuriak botatzeak alderdi nagusiei eskainuak kentzen dizkie.
Eta lortu izan balitu, demagun, botoen %20-a? Ikus dezagun nori kenduko lizkiokeen Aulki Zuriak alderdiak lehen 5 eskainuak lurraldeka:
Escaños 1º 2º 3º 4º 5º A Coruña 24 PP PSdeG PP PP AGE Lugo 15 PSdeG PP PP PP PSdeG Ourense 14 PSdeG PP PP AGE PSdeG Pontevedra 22 PP BNG PSdeG PP PP A Coruñan botoen %20arekin 5 eskainu lortuko lituzke, Lugon 3, Orensen beste eskainu, eta Pontevedran 4. Taulan begiratuta nori legozkioke eskainuak galtzea, emaitzak ondokoak liratekela ikusiko genuke:
Coruña Lugo Orense Pontevedra Emaitza Emaitza Az-ekin PP -3 -2 -2 -2 41 32 PSdeG -1 -1 -1 -1 18 14 AGE -1 = = = 9 8 BNG = = = -1 7 6 Eb +5 +3 +3 +3 0 14 Ondorioa
Boto zuri konputagarriak, boto gehien duten alderdiak kaltetzen ditu (kasu honetan PP eta neurri apalagoan PSOE ere), diru-laguntzen eta soldaten galeran kaltetuenak izanik.
Aulki Zuriak %50a baino gehiago baleuka… Anarkia izango ote litzateke?
Politika fikzioaz hitz egitea zaila den arren, uste dugu ez litzatekeela beharrezkoa izango horren urrun jotzea aldaketa sakonak eman daitezen.
Egun, politikariek eta beren alderdiek gizartearen babesagatik bizirauten dute. Babes hau desagertuko balitz eta errefusa era esplizituan adierazia izango balitz – Aulki Zuriak bere estrategiarekin proposatzen duen bezala – alderdien funtzionamenduan doikuntza mekanismoak martxan jarriko lirateke eta gizartean eztabaida politikoa zabalduko litzateke.
Aulki Zuriak-en ulertzen dugu gure demokraziaren kalitatea oso kaltetua dagoela. Hiritarrek ez dute haien ordezkariekiko kontrol-tresnak; hauek ez diete haien boto-emaileei konturik ematen, haien zerrendaburuei baizik. Ikusten denez, hautagaiak hauteskundeetan aukeratuak direnean, emandako konpromisoak betegabe utzi ahal dituzte, inolako ondoriorik gabe. Hiritarrek berriz aukera bakarra dute: lau urte itxoitea hurrengo hauteskundeak heldu arte edo kalera jotzea pankarta batekin.
Gure demokraziaren kalitatea halakoa den heinean, eta hiritarren kontrol-tresnak hauek baino ez diren bitartean, litekeena da gero eta pertsona gehiagok Aulki Zuriak-en aterpe demokratikora jotzea.
Emaitza horren deigarria lortuz gero, ulertzen dugu ondorioak berehalakoak liratekeela. Halako desafio garrantzitsuak, ondorio bakar bat ekar lezake: alderdiak beren boto-emaileekiko gerturatzea, erakundeen egituraketa eta arauak birplanteatzea, eta hiritarren zerbitzurako demokrazia irekia.
Nola eman botoa Aulki Zuriak-i?
Gainontzeko alderdi politikoei bezala ematen zaio botoa: Mahai elektoralean Aulki Zuriak-en papeleta aukeratu, sobre barruan sartu eta azkenik hautestontzian sartu.
Bere emaitzak aulki hutsak bihurtzen dituen papeleta bakarra da.